Elkarrizketa Euskadi Irratian


Duela egun batzuk Unai Urreagak deitu zidan, Euskadi Irratiko Amarauna programan parte hartzeko. Egun batzuk lehenago, El Correon argitaratu genuen fatxada sistemaren inguruan hitzegin genuen.

Elkarrizketa, 2020ko Uztailak 4ko Amarauna programan argitaratu zen (30’ tik Aurrera). Osotara, 10 minutuko elkarrizketa atsegina izan zen. Zenbait kontuetaz hitzegin genuen, eraikinen jasangarritasunaren inguruan, aireztaketa sistemen inguruan, eta nola COVID-19aren ildora, sistema hauetan arreta gehiago jartzen ari garen, besteak beste. Baita, halako proiektu bat gauzatzeko zenbait urte beharrezkoak diren, eta nola orain arkitektoekin biltzen hasi garen sistema hau merkaturatzeko. Besteak beste.

Egia esan, oso elkarrizketa atsegina izan zen.